Zinegotzi karguari uko egin diote EAJko hiru kidek
Xabier Iridoik, Jose Enrique Corchonek eta Urkiri Salaberriak egin diote uko karguari, eta haien ordez Irene Kastezubi, Maria Teresa Cortina eta Carlos Santiago Martin sartuko dira.
Gaur goizean ezohiko osoko bilkura egin da Irungo Udalean eta puntu bakarra zegoen lantzekoa: hiru zinegotziren kargu ukatzea. Ezohiko bilkura osoa ondoko lotura honetan ikus daiteke.
Hala, gai ordeneko puntu bakarra EAJko hiru zinegotziren kargu-ukoa lantzekoa izan da. Xabier Iridoi Olaizolak, Urkiri Salaberria Graciak eta Jose Enrique Corchon Alvarezek zinegotzi izateari utzi diote, eta Irene Kastezubi Arellanok, Maria Teresa Cortina Crespok, eta Carlos Santiago Martin Oronozek hartu dituzte eserleku horiek.
Iridoik udaran pasa zion bozeramaile izatearen lekukoa Gorka Alvarez Aranbururi, eta orain, Gipuzkoako Foru Aldundira joango da Finantza eta Aurrekontu zuzendari gisa gobernuaren departamentuan. Corchonek, berriz, 2015etik bateragarri egiten zituen zinegotziaren kargua Foru Aldundiko Finantza eta Aurrekontu zuzendariaren karguarekin, eta orain bateratu gabe segituko du azken postu horretan ibilbide politikoa. Azkenik, Salaberria Eusko Jaurlaritzaren parte izanho da, Ondare Kulturalaren zuzendari eta Hizkuntza Politikaren zuzendari moduan.
Irungo EAJren udal ordezkaritza horrela geratuko da:
- Lourdes Larraza Quilez.
- Iosu Iguiñiz Etxebeste.
- Gorka Alvarez Aranburu.
- Iñigo Berges Ruiz
- Irene Kastezubi Arellano
- Maria Teresa Cortina
- Carlos Santiago Martin Oronoz.