Katixa Agirre eta 'Amek ez dute', Irunen
Txingudi Elkarte Feministaren tertulia feministetara gerturatuko da idazle gasteiztarra. Hilaren 9an izango da, Palmera Monteron.
Txingudi Elkarte Feministak ikasturte berriari ekin dio eta tertulia dialogiko feministei eutsi diote oraingoan ere. Hala, Katixa Agirre idazle gasteiztarraren Amek ez dute izango da protagonista datorren hilaren 9an. Palmera Monteron elkartuko dira eta Agirre idazlea bera hantxe izanen da, 19:00etan. Doakoa izango da sarrera.