'Gelajauziak' ikuskizuna igandean, Kukai dantza taldearen eskutik
Kukai dantza konpainia eta Cesc Gelabert koreografoaren arteko batasunetik sortu da 'Gelajauziak'. 19:00etan izango da, Arma Plazan.
Kukai dantza taldeak Gelajauziak ikuskizuna eskainiko du igandean (hilak 13) 19:00etan, Arma Plazan. Ez da sarrerarik hartu behar.
Cesc Gelabert koreografoaren eta Kukai dantza konpainiaren arteko batasunetik sortu da proiektua. Nestor Basterretxea eskultorearen Akelarre lana hartu dute oinarri horretarako, eta ikuspegi berri bat eman diote euskal dantza tradizionalak ikertuz eta landuz.