Kirola par(t)ekatuz, Igande sasoien parte
Hilaren 20an egingo da Igande sasoi Kolon pasealekuan eta hantxe izango da ere Parean elkartea.
Parean elkarteak sustatutako Kirola par(t)ekatuz dinamika Igande sasoi egunaren barruan egongo da. Hilaren 20an izango da, Kolon pasealekuan eta emakumeak kirola egitera bultzatzeko egitasmoa da. Irungo Udalak babesten duen programa da.
Hilaren 20an, Irungo kirol klubek haien eskaintza zabalduko dute Kolon pasealekuan, eta gerturatzen denak interesa duen kirola probatu ahalko du.