Urria jardueraz lepo iritsiko da adinekoen espazio sozialetara
Jarduera horiek Irunen erroldatuko 60 urtetik gorako pertsonei begirakoak dira, eta haien aisialdia betetzea dute xede. Bihar zinema izango da protagonista.
Adinekoen udal espazio sozialak dinamizatzen dituen zerbitzuak urriko agenda kulturala aurkeztu du. Jarduera horiek Irunen erroldatuko 60 urtetik gorako pertsonei begirakoak dira, eta haien aisialdia betetzea dute xede. Urriko programazioa jardueraz betea datorrela aurreratu dute.
Ondu dituzten jardueren artean hiru nabarmendu dituzte antolatzaileek: erorketak saihesteko ekintza fisikoa, hirian zeharreko paseo bat eta erlaxazio, mandalen eta kosmetika naturaleko tailerrak. Proposamen guztiak doakoak dira, edukiera bete arte. Jarduerei dagokionean, bihar zinema izango da protagonista. Behobiako espazio sozialean Como agua para chocolate filma proiektatuko dute, eta Luis Marianon, Closer filma. Biak ala biak 17:00etan hasiko dira. Gainontzeko proposamenak esteka honetan kontsulta daitezke.