Santiago kaleko lanak, erritmo onean
Hilaren 8tik abendura bitarte 1-21 garajeetako sarbideak itxita egongo dira. Lanak abenduan bukatzea aurreikusi dute.
Santiago kaleko lanak aurrera doaz. Hori dela-eta, datorren asteartetik aurrera (urriak 8) abendura bitarte 1 eta 21 zenbakien artean dauden garajeetara ezin izango da sartu.
Udalak jakinarazi duenez lanak erritmo onean burutzen ari dira, eta beraz, eraberritze lanak urte amaierarako bukatuta izatea aurreikusi dute.