Prudencia Arbidetik ezingo da San Juan aparkalekura sartu
Hilaren 8ko goizean izango du eragina itxierak eta CBA liburutegiko obrekin dauka ixteak zerikusia.
Datorren astelehenean, hilak 7, ezingo da San Juan plazako aparkalekura sartu Prudencia Arbide kaleko sarbidetik. Goizean zeharreko aldaketa izango da, 09:30etatik 14:00etara.
CBA liburutegiarne bigarren fasearekin lotutako obren ondorioz itxi beharko dute denboratxo batez. Alternatiba, Jenaro Etxeandia plazako sarbidea da udalaren arabera.