'La frontera' telesailaren filmaketa dela-eta trafiko mozketa puntualak egingo dituzte
Urriaren 7an eta 8an filmatuko dute telesaila. Ordu horietan trafiko mozketa puntualak egingo dituzte.
Urriaren 7an eta 8an La frontera telesailaren filmaketa dela-eta ezin izango da herriko zenbait guneetatik igaro. Grabaketa 08:15ean hasi eta 18:30era bitarte iraungo du. Ordu horietan trafiko mozketa puntualak egingo dituzte Kale Nagusian, Denda kalean, Jeneral Leiba kalean, Apezpiku kalean, Fraxkueneko Murrua kalean eta Udaletxeko arkupeetan.