Erdi Aroko XVI. Pintxo eta Tapa lehiaketan parte hartuko du Iñigo Tizonek
Siguenzan lehiatuko da Gran Sol tabernako sukaldaria hilaren 26an. Hondarribiko Erdi Aroko Pintxo eta Tapa lehiaketa irabazi zuen 'Sarandonga' pintxoa defendatuko du.
Egun gutxi falta dira 2024ko erdi aroko pintxo onena ezagutzeko. Hilaren 26an egingo da Erdi Aroko XVI. Pintxo eta Tapa lehiaketa eta bertan izango da Iñigo Tizon, Gran Sol tabernako sukaldaria. Tizonek ‘Sarandonga’ pintxoa defendatuko du, Hondarribiko Erdi Aroko pintxo eta tapa lehiaketa irabazi zuen pintxoa hain zuzen. Aurtengo edizioa Siguenzan egingo da, erdi aroko herrixkaren errekonkistaren IX. mendeurrena (1124-2024) betetzen delako.
Lehiaketa hau berezia dela adierazi dute antolatzaileek, batik bat hiru arrazoirengatik: parte hartzaileek -lehiaketan Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen sarea osatzen duten sei herrietako sukaldarik parte hartuko dute- aurrenik beren herrietako lehiaketak irabazi behar dituztelako, soilik beren lurraldeko produktuak erabili ditzaketelako eta azkenik, produktuek erdi aroan aurki zitezkeenak izan behar dutelako. Hortik lehiaketaren izena.