Mikel Orbañanosek Ama Guadalupekoaren buru izaten jarraituko du
Orbañanos 2002 urtetik da ama Guadalupekoaren prestatzaile eta urte hartan hasitako lanari jarraipena ematen jarraituko du oriotarrak.
Hondarribia Arraun Elkartean ziklo berri bat hasi dute, baina oinarriak orain arteko berberak izaten jarraituko dutela jakinarazi du klubak sare sozialen bidez. Mikel Orbañanosek lehendabiziko traineruaren prestatzailea izaten jarraituko du beste urte batez. Orbañanos 2002 urtetik da ama Guadalupekoaren prestatzaile eta urte hartan hasitako lanari jarraipena ematen jarraituko du oriotarrak.