Segurtasunari buruzko FEPSU forumean sartuko da Irungo Udala
Segurtasun politikak sustatzeko xedearekin batu da Irungo Udala forum honetara. Euskadiko lehen hiria izango da.
Hiri Segurtasun eta Prebentziorako Espainiako Foruma da FEPSU eta Sergio Javier Irungo Udaltzaingoaren eta Segurtasun eta Bizikidetzako ordezkariak gaur jakinarazi du haren parte izateko eskaera egin duela udalak. Era horretan, “hiri seguruago” bat izateko urratsa eman dutela adierazi du Javierrek.
Forum honekin bat egiten duen Euskadiko lehen udala dela ere iragarri du Javierrek. Joan den iraileko osoko bilkuran onetsi zuten erabakia, baina atxikimendua European Forum for Urban Security (EFUS) forumak erabaki behar du. Atxikimendu formularioa bidali dute, eta haiek ebatziko dute ea Irungo Udala FEPSUren parte izango den.
FEPSU
FEPSU Espainiako hirien sare bat da, eta segurtasunaren, prebentzioaren eta bizikidetzaren alorreko esperientziak partekatzea sustatzea du helburu eta EFUS elkartearen parte da. Azken elkarte honen kide dira Europako 250 hiri eta eskualde eta leloa hiriei laguntzen dieten hiriak dute.