Ondarearen balioa nabarmentzen arituko da Oiasso Europako jardunaldietan
Irugurutzetara bisita gidatuak eskainiko ditu jardunaldi horien barruan. Larunbatetan izango dira eta erreserbak jada egin daitezke.
Gipuzkoan Ondarearen Europako jardunaldiak antolatu ditu Europako Kontseiluak eta asmo dute ondarearen balioa nabarmentzea, hura herritarrei ezagutarazteko eta haren kontserbazioaren garrantziaz sentsibilizatzeko. Jarduera eskaintza zabal bat da prestatu dutena eta Oiasso Museoak bat egin du.
Edizio honetan, jatorri eta kultura desberdinetako herritarren arteko lotuneetan jarri dute fokua. Oiassoren ekarpena Irugurutzetako meategira eta mea kiskaltzeko labeetara bisita gidatuak egitea izango da. Labeak irisgarriagoak dira orain eta erreserbatzeko errazagoak.
Bisita hauek larunbatero egingo dituzte, 11:00etan, meategiak dauden paraje naturalean bertan. Helduentzako prezioa 5,75 eurokoa da eta 6 urtetik 14 urtera bitartekoentzat 4 euro.
Sarrerak lortu nahi dituenak oiassosarrerak.irun.org orrialdean sartu beharko du eta bertatik erosi, edota 943 639 353 telefonora deitu. Ordainketa egiteko aplikazio berri bat sortu dute Next Generation funtsei esker, Irun “destino turistiko inteligentea” bilakatzeko.