Inesa Gaxen liburua aurkeztuko du Olaia Irigoienek

Urriaren 3an Zuloaga Etxeko haur txokoan aurkeztuko du Irigoienek 2023an argitaratu zuen liburua. Hitzordua 18:30etan izango da.

Olaia Irigoien elgoibartarrak Inesa Gaxeni buruzko liburua aurkeztuko du ostegun honetan. Haurrei zuzenduriko ipuina da Inesa Gaxen: Sorgin ausart baten istorioa izenburua duen liburua. Aurkezpena Hondarribiko Udal Liburutegian, Zuloaga Etxean, izango da, haur txokoan, 18:30etan.

Irigoienek liburuaren irakurketa egingo du eta ondoren haurrentzako trailer bat gidatuko du. Sarrera librea da lekua bete arte. Inesa Gaxen da itzultzaileak argitaratu zuen lehen ipuina.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.