Irungo bi kiroldegietan sartzeko sistema berbera mantenduko da
Kiroldegien kudeatzaileak aldatu badira ere, aurreko sistemarekin jarraituko dute bi kiroldegiek, hau da, txartelarekin edota eskumuturrekoarekin.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, hiriko kiroldegiak kudeatzailez aldatu badira ere, sartzeko sistema berbera mantenduko dute. Hala, Artalekura eta Azken Portura sartzeko egungo txartela edota eskumuturrekoa erabili beharko da. APPari dagokionez, enpresa berria sartu denez, zenbait aldaketa izango dira, aurki ohartaraziko diete erabiltzaileei.