'Sorginak' ardatz dituen bi emanaldi datozen asteetan, Hondarribian
Igandean (hilak 29) 'Decían que era Bruja' dokumentala emango dute; urriaren 5ean, berriz, Inesa Gaxen pastolara egingo dute Arma Plazan.
Igandean (hilak 29) Decían que era Bruja dokumentala emango dute Itsas Etxea Auditoriumean, eta ondotik, zuzendariarekin solasaldia egiteko aukera egongo da. 20 minutuko dokumentala da berau, eta sarrera librea izango da.
Bestalde, urriaren 5ean (larunbata) Inesa Gaxen pastolara egingo dute Arma Plazan, 17:00ean.