22. Sagar Eguna, igandean Ola sagardotegian
11:30etik aurrera hainbat jarduera irekiz gozatzeko aukera izango da Olan. Lehen sagar uztaren zukua dastatzeko aukera izanen da.

22. Sagar Eguna egingo dute igandean (hilaren 29an) Meaka auzoko Ola sagardotegian. Egunaren erdigunea sasoiko lehen sagar uztaren zukua edo zizarra dastatzeko aukera emango den unea izango da, baina badira gauza gehiago. 11:30ean hasiko dira jarduerekin.
Ekitaldi irekia da, edonor joan daiteke. Hala, sagar zukuari tragoska emateaz gain, sagarraren mundua ezagutzeko aukera izanen da han. Txistorra ere banatuko dute, sagarren erakusketa jarriko dute, eta haurrentzako sagar-jolasak ez dira faltako.