Gure Zirkuaren bigarren asteburua Hondarribian
Ostiral, larunbat eta igandean egingo ditu emanaldiak euskal zirku ibiltariak herrian. Urriaren 4 eta 5ean, gehiago.
Hondarribian da joan den asteburutik Gure Zirkua, Euskal Herriko zirku ibiltaria. Birarekin ari dira, eta hiru asteburuko geldialdia egiten ari dira herrian. Hala, asteburu honetan bigarrenari dagozkion emanaldiak jasoko ditu kirol kaiko aparkalekuan ezarrita dagoen karpa koloretsuak.
Sarreren prezioa 15 eurokoa da; 24 hilabete baino gutxiago dituzten haurrek doan dute sarrera. Horiek Gure Zirkuaren webgunearen bitartez erosi behar dira. Sartu sarreren salmenta zerbitzura lotura hau baliatuta. Edonola ere, urriaren 5ean izanen den emanaldira joateko aukera bat dute HITZAkideek, zozketa abian baitu: pertsona batek bi sarrera lor ditzake horrela.
Osotara, asteburu honetan bost emanaldi egingo ditu Gure Zirkuak Hondarribian. Ez dira azkenak izango. Izan ere, despedidakoak datorrenean izango dira, urriaren 4an (ostirala) eta 5ean zehazki. Beheko zerrendan, egun horietako guztietako emanaldien ordutegiak:
- Hilak 27, ostirala: 19:00etan.
- Hilak 28, larunbata: 12:00etan eta 18:00etan.
- Hilak 29, igandea: 18:00etan.
- Urriak 4, ostirala: 19:00etan.
- Urriak 5, larunbata: 12:00etan eta 18:00etan.