'Irun Zuzenean' jaialdiaren agertoki izango da Ficoba asteburuan
Hilaren 27 eta 28an ospatuko dute Ficoban 'Irun Zuzenean' jaialdia. Egun baterako zein bietarako sarrerak salgai daude dagoeneko.
Ostiral eta larunbat honetan (hilak 27 eta 28) Irun Zuzenean jaialdia egingo dute Ficoban, eta festibala aurkezteko prentsaurrekoa egin dute gaur goizean Nuria Alzaga Irungo Udaleko Kultura ordezkariak eta Sergio Javier Gazteriako ordezkariak.
Orotara, hamar artista eta taldek osatzen dute egitaraua:
Ostirala, hilak 27
19:00: The IIIngles
20:00: Nogen
21:30: Niña Polaca
23:00: Bulego
00:15: Dj Erenere
Larunbata, hilak 28
19:00: Tiburona
20:00: Latido
21:00: Rulo y la Contrabanda
22:30: Rufus T. Firefly
00:00: Sexy Zebras
Nuria Alzaga: “Irungo Udalak apustu irmoa egiten du zuzeneko musikaren alde, eta horren erakusgarri da Irun Zuzenean Festibala, kalitatez eta aniztasunez betea genero eta formatu aldetik, bai kontzertu bakoitzaren xedeko publikoaren aldetik”. Era berean, Sergio Javierrek azaldu du Irungo gazteen “etengabeko eskaria” dela musika jaialdiak egitea, eta jaialdi honek gazte irundarrek gazteen aurrekontuen bidez egindako proposamenak biltzen dituela; “oso erakargarria den kultur ekintza osatzen da”.
Jaialdira joateko sarrerak aurrez erosi behar dira hemen edo Ficobako leihatilan kontzertuen egunetan. Egun bateko sarrerak 22€ balio ditu; bi egunekoak, aldiz, 37€. Ateak 18:30ean irekiko dituzte, bi egunetan.
Garraio publikoa erabiltzeko deia
Kultura arloak joan etorrietarako garraio publikoa erabiltzera animatu ditu pertsona guztiak. Hala, adierazi dute Euskotrenen geraleku bat duela Ficobak, barrutitik metro gutxira. Larunbatean, topo bat irtengo da Donostiako norakoan 1:05ean, jaialdia amaitu eta minutu gutxira. Bestalde, ostiralean zein larunbatean, Ekialdebusen E77 lineak Ficoba eta Irun erdialdea lotuko ditu, orduero. Hots, autoz joateko aukera ere badago: Ficobako aire zabaleko aparkalekua irekita egongo da eta doakoa da.