Frantziun bidea hobetzeko lanak, martxan
Jarduketa horietan Gornotxenea eta Berroa eraikinen arteko bide zatia hobetuko da. Obrek bi hilabeteko iraupena izango dute.
Frantziun bidea hobetzeko obrak hasi dituzte gaur. Jarduketek 70.000 euroko aurrekontuarekin esleitu zaizkio Urbycolan SL enpresari, eta bi hilabeteko iraupena izango dute.
Lan horien baitan, Gornotxenea eta Berroa eraikinen arteko bide zatia hobetuko da. Orotara, 400 metro inguruko tartea da hori. Egun, bide zorua lurrezkoa da, eta ibilgailu astunagoek ere erabili ahal izan dezaten, harrobiko materiala erabiliz hobetuko da, zabor legar artifizialezko bide bat osatzeko. Horrez gain, Frantziun bidearen zati bat ere konponduko da, Gornotxenea eraikinaren aldekoa, oso narriatuta baitago.