Bidasoako Ekintzailetza Bekak Programa-ren edizio berri bat, abian
Proiektu berritzaile bat hasi nahi dutenei zuzenduriko laguntza ekonomikoak dira. Gehienez 2.500 euroko laguntza jasoko dute.
Bidasoako Ekintzailetza Bekak Programa-ren edizio berri bat abiatu du Bidasoa Bizirikek. Eskakizunak egiteko epea zabalik dago eta irailaren 30ean itxiko dute.
Aurreko urteetako esperientzia positiboa kontuan izanik, eskualdeko ekintzaileei bultzada bat ematen jarraitzeko konpromisoa berretsi du Nuria Alzaga-k, Bidasoa Bizirikeko presidenteak: “Aurreko edizioetan eskualde honetan talentu handia dagoela egiaztatu ahal izan dugu, eta ekintzaileei motibatzen jarraitu nahi diegu, beren proiektu berritzailea negozio bideragarri bihurtu dezaten”.
Finean, Irunen edo Hondarribian erroldatuta dagoen edozein pertsonari zuzenduriko laguntza ekonomikoak dira. Pertsona horrek, noski, ezin du IAE-n alta emanda egon eta ezin izango du laguntza horretaz baliatu azken 3 urteetan beka horren onuradun izan bada. Halaber, bi herrietako Udalei dagozkien zerga-betebeharrak egunean izan beharko ditu. Bekari dagokionez, eskatzaile bakoitzak, gehienez, 2.500 euroko beka jasoko du, eta hilero , gehienez, 400 euroko laguntza bideratuko zaio. Bekadun guztiek, gainera, Bidasoa Biziriken Coworking-ean lan egiteko doako espazioa izango dute erabilgarri.
Eskaera
Deialdia Bidasoa Biziriken webgunean dago. Orria deskargatu, bete, eta horiek motibazio gutun batekin aurkeztu beharko ditu. Hurrena, aurkeztutako proposamen guztiak baloratu egingo dituzte. Batez ere, prestakuntza teknikoa eta lan-esperientzia, enpresa-kudeaketako prestakuntza, proposamenaren zehaztasun-maila, aurreikusitako lan-plana eta proposamenaren interes-maila baloratuko dituzte, eta Bidasoako Garapen Ekonomikorako Plan Estrategikoaren helburuak lortzen laguntzeko egiten duen ekarpena ere kontuan hartuko dute.
Informazio gehigarria 943 50 96 00 telefonoan edo hurrengo helbide elektronikoan eska daiteke.