Adinekoen Astea, hilaren 24tik urriaren 6ra
'Adinekoak gogoz' lelopean, Irungo Udalak, hainbat erakundek eta hiriko adinekoen elkarteek 15 jarduera biltzen dituen programazio zabala eraiki dute.
Adinekoak gogoz lelopean, indartsu dator aurtengo Adinekoen Astea. Hilaren 24tik urriaren 6ra bitartean egingo da, eta Irungo Udalak, hainbat erakundek eta hiriko adinekoen elkarteek 15 jarduera biltzen dituen programazio zabala eraiki dute. Proposamenen artean tailer artistikoak, hitzaldiak, omenaldiak edota Zabaltza plazako dantzaldia nabarmendu dituzte.
Tailerren artean Maitatzearen artea izenekoa goraipatu dute antolatzaileek. Gogoz kontrako bakardadearen aurka egitea da bere helburu nagusia, eta gizakion arteko eta komunitateko loturen eta konexioen garrantzia azaleratu nahi ditu. Itxaropenaren Telefonoak elkarteak eta Irungo Udalak antolatu dute tailerra, eta Irantzu Lekue artistak instalazio artistiko interaktibo bat gauzatuko du bihar (hilak 24) Palmera Monteron, 11:00etatik 13:00etara.
Bestalde, urriaren 1ean, Adinekoan Nazioarteko Egunean, Gymchess egitasmoa aurkezteko hitzaldia eskainiko da. Narriadura kognitiboa prebenitzea eta zahartze aktiboa sustatzea dira jarduera horren xedeak, xakean inspiratutako tresna teknologikoen bidez. Aurkezpena 17:30ean hasiko da, Palmera Monteron, eta Leontxo Garcia xakean aditua den kazetariak eta Juan Antonio Montero Gymchess metodologiaren sortzaileak hartuko dute parte.
Adinekoen Asteari kolorea emateko, CBAko barandan marrazkiak jarri dira. Horrez gain, udalak hiriko hainbat puntu apainduko ditu kartel eta banderolekin: faroletan banderatxo marrazkidunak zintzilikatuko dira eta adinekoen zentro bakoitzak bi bandera izango ditu.
Hilak 24
Maitatzearen artea tailer artistikoa.
- Antolatzaileak: Itxaropenaren Telefonoa eta Irungo Udala.
- Ordua: 11:00etatik 13:00etara.
- Lekua: Palmera Monteroko 2. aretoan.
Hilak 30
Adinekoak Dantzak dantzaldia.
- Antolatzailea: Irungo Udala.
- Parte hartzaileak: Anaka, San Migel, Lekaenea, Palmera eta Behobiako adinekoen lokaletako santza taldeak, Sorosartxa elkarteko sevillana taldea eta Gure Altxor elkarteko dantza taldea.
- Ordua: 17:30etik 19:30era.
- Lekua: Palmera Monteroko 2. aretoan.
Urriak 1
Maitatzearen artea hausnarketa taldea.
- Antolatzaileak: Itxaropenaren Telefonoa eta Irungo Udala.
- Ordua: 10:00etatik 12:30era.
- Lekua: Palmera Monteroko 2. aretoan.
Belaskoenea auzoko adinekoen omenaldia.
- Antolatzailea: Sorosartxa elkartea.
- Ordua: 17:00etan.
- Lekua: Belaskoeneako adinekoen lokala.
Gymchess teknikari buruzko hitzaldia eta erakustaldia. Xakean arituta narriadura kognitiboa prebenitzea du xede.
- Antolatzaileak: Gym Chess SL eta Irungo Udala.
- Parte hartzaileak: Leontxo Garcia eta Juan Antonio Montero.
- Ordua: 17:30etik 19:30era.
- Lekua: Palmera Monteroko 2. aretoan.
Urriak 2
Maitatzearen artea hausnarketa taldea.
- Antolatzaileak: Itxaropenaren Telefonoa eta Irungo Udala.
- Ordua: 17:00etatik 19:30era.
- Lekua: Luis Mariano zentro sozialean.
Adinekoak Kantuz musika.
- Antolatzailea: Irungo Udala.
- Parte hartzaileak: Anakako adinekoen lokaleko abesbatza, Behobiako adinekoen lokaleko kriskitin taldea, Xabier Lizaso eta Bizi Gogoz programako musika bidezko estimulazio kognitiboko Do, re, mi proiektuko taldea.
- Ordua: 17:30etik 19:30era.
- Lekua: Palmera Monteroko 2. aretoan.
Urriak 3
Adinekoak sasoian jarduera fisikoa.
- Antolatzailea: Irungo Udala.
- Parte hartzaileak: Jon Aizpun Uda Gogoz programako Emozioak mugimenduan tailerrarekin, Gure Altxor elkarteko tai ji taldea, Nagusilan elkartea Nagusikleta proiektuarekin eta Kirol Orientazio Zerbitzuko Maddi Market.
- Ordua: 17:30etik 19:30era.
- Lekua: Palmera Monteroko 2. aretoan eta kanpoaldean.
Urriak 4
Erretiroa. Helburu berri bat bizitzan hitzaldia.
- Antolatzaileak: SECOT eta Irungo Udala.
- Ordua: 10:00etatik 12:00etara.
- Lekua: Palmera Monteroko 2. aretoan.
Ibilaldi neurtua Katea auzoan.
- Antolatzailea: Zelaiburu elkartea.
- Ordua: 16:00etan.
- Lekua: Katea auzo elkartean.
Adinekoak eta antzerkia antzezlana.
- Antolatzailea: Irungo Udala.
- Parte hartzaileak: Anakako adinekoen lokaleko parodia taldea, Behobiako adinekoen lokaleko antzerki taldearen dinamizazioarekin. Antzezlana: Contrabandistas.
- Ordua: 17:30etik 19:30era.
- Lekua: Palmera Monteroko 2. aretoan.
Argoiak elkarteko ukelele taldearen kontzertua eta Gure Altxor elkartearen merienda.
- Antolatzailea: Gure Altxor elkartea.
- Ordua: 17:30ean.
- Lekua: Iraso zentro sozialean.
Urriak 6
Adinekoentzako toka botaldia.
- Antolatzailea: Zelaiburu elkartea.
- Ordua: 12:00etan.
- Lekua: Kateako auzo elkarteko arkupeak.
Dantzaldia kioskoan
- Antolatzailea: Irungo Udala.
- Musika: Tsunami orkestra.
- Ordua: 18:00etatik 20:00etara.
- Lekua: Zabaltza plazan.
Katea auzoko 90 urtetik gorakoen omenaldia.
- Antolatzailea: Zelaiburu elkartea.
- Ordua: 18:00etan.
- Lekua: Kateako auzo elkartean.
Erakusketak
Gu geu.
- Urriaren 1etik 21era.
- Antolatzailea: Caser Residencial.
- Lekua: Palmera Monteroko atarian.
Mikroadinkeriak.
- Hilaren 30etik urriaren 6ra.
- Antolatzailea: Irungo Udala.
- Lekua: Martindozenea gaztelekuan.
Instalazio artistikoa
Maitatzearen artea.
- Hilaren 26tik urriaren 2ra.
- Antolatzaileak: Itxaropenaren Telefonoa, Irantzu Lekue eta Irungo Udala.
- Lekua: Palmera Monteroko atarian.