Urriaren 23an eta 24an izango da Uhinak kongresua, Ficoban
Klima aldaketari eta itsasertzari buruzko kongresua da Uhinak, eta klima aldaketaren eraginak aztertuko dira bertan.
Uhinak Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko kongresua da, eta Ficobak eta AZTI zentro teknologikoak antolatzen dute beste hainbat erakunderen laguntzarekin, hala nola, Eusko Jaurlaritza eta Euskal Hirigune Elkargoarenarekin.
Seigarren edizioa urriaren 23an eta 24an izango da kongresua, eta klima aldaketak kostaldeko eremuetan dituen eraginei buruzko azken ikerketak eta konponbideak landuko dituzte oraingoa.
Uhinak kongresuaren webgunea aurki daiteke programa osoa. Peter Ditlevsen Kopenhageko Unibertsitateko Niels Bohr Institutuko katedraduna arduratuko da lehen jardunaldia inauguratzeaz.
Bigarren eguna irekitzeaz Marta Coll arduratuko da, Itsas Zientzian Institutuko zuzendariordea. Aurkezpen honetan, klima aldaketak itsas ekosistemenetan eragin dituen inpaktuak izango ditu hizpide, baita ere funtsezko baliabide horiek mantentzeko abian jarri beharreko arintze estrategiak ere.
Lau bloke izango ditu aurtengo kongresuak. Lehena, planetako atzera bueltarik gabeko puntuen blokea; bigarrena, muturreko gertakariak eta egokitzeko neurriak; hirugarrena, kostan eta ozeanoan klima aldaketa arintzeko neurriak; eta laugarrena, gobernantza kudeaketa tresnak eta komunikazioa.
Dagoeneko izena eman daiteke kongresuaren webgunean, eta hilaren 30a baino lehen inskribatzen direnek tarifa berezia -Early bird- izango dute . Izen emateak bere barne hartzen ditu hitzaldiak, kongresuko dokumentazioa jasotzea, erakusketa eremuko sarrera, kafea hartzeko atsedenaldia, hamaiketakoa eta bertaratze agiria.