Jaietako eraso matxista salatu du EH Bilduk

Muara kanpokaldeko bandera feminista errotik kendu zuten. Legearen arabera "gorroto delitutzat" har daiteke.

Hondarribiko EH Bilduk herriko jaietan Muarak jasan duen eraso matxista salatu du. Egoitzaren kanpokaldean jarrita zuten bandera feminista errotik kendu zuten. Bilkideek nabarmendu dutenez, legearen arabera eraso hau “gorroto delitutzat” har daiteke. Salaketa jarri ondoren, une honetan ikerketa irekita dago.
 
Ez da halako eraso bat jasotzen duten lehen aldia, 2022an adibidez, eraso faxista bat gertatu zela salatu zuten Muarako kideek. Honakoa beraz, azken urteotako zazpigarren erasoa izan da. Erasotzaileak identifikatzea zaila izaten den arren -orain artean bakarra identifikatzea lortu dute- erasoen aurrean “tinko” lanean jarraituko dutela jakinarazi dute.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.