Freestyle Motocross ikuskizuna, igandean
Hilaren 3an zen egitekoa, baina eguraldi kaxkarraren ondorioz igandera (hilak 15) atzeratu dute.
Igande honetan egingo dute urteroko Freestyle Motocross ikuskizuna. Hasiera batean hilaren 3an zen egitekoa, baina eguraldi txarragatik bertan behera geratu eta igande honetara (hilak 15) atzeratu zuten.
Arratsaldeko 17:30ean hasiko da ikuskizuna eta bertan izango da bost aldiz munduko txapelduna izandako Maikel Melero, baita Francis Costela badajoztarra ere. Bi gurpilen gainean ikuslegoa aho bete hortz utziko duten akrobaziak egingo dituzte. Urtero bezala harresiaren ondoko belardian egingo da saioa.
Aldi berean, txikienentzako motor lasterketa (korrepasilloak) egingo dute. Parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Egunean bertan irekiko dute zerrenda 17:00etan.