304 adinekok erantzun diote Udan Gogoz programari
Udara pasata, Bizi Gogoz programari ekingo diote orain. Tartean, Dantza Kioskoan ekimenari segida emango diote.
Uztailean eta abuztuan hiriko adinekoentzako lokaletan jarduerak antolatzeko Udan Gogoz programaren balantzea egin du gaur udalak. Bertan izan da Sandra Caballero Gizarte Ongizateko ordezkaria eta aurtengo edizioari ikuspegi “zabalago” batekin heldu diotela azaldu du.
Guztira, 60 urtetik gorako 304 pertsonak hartu dute parte eta adinekoen espazioetatik kanpo ibili dira, natura eremuan edota besteko espazioetan. Jarduerak hiru bloketan banatu dira: txango kulturalak, txakur terapeutikoak eta mugitzen diren emozioen tailerra.
Orain, udara pasata, Bizi Gogoz programari ekingo diote eta hiru tailer eskainiko dituzte. Batetik, Bazen behin… nire bizitza idazketa tailerra, irailaren 12an ekingo diote, eta ostegunetan izango dira. Bestetik, adinekoentzako sexualitate tailerra Sexualitatea bizitza da, irailaren 13an hasiko dira, ostiraletan. Azkenik, Do Re Mi musika narriadura kognitiboa prebenitzeko tailerra egingo da irailaren 16tik aurrera, astelehenarekin.
Urrian irekiko da tailer horietarako izen ematean eta sarritan tailerretako leku guztiak bete egiten dira. Programari buruzko informazio gehiago nahi duenak, Irungo Udalaren webgunean topa dezake.
Adinekoen lokalak
Ikasturte berriarekin batera, adinekoen lokaleko jarduera bereziei ekingo diote, baita Dantza Kioskoan programari ere. Lehen saioa igande honetan (hilak 15) izango da, Zabaltza plazan, 18:00etan.
Bestalde, Adinekoen Espazioen Dinamizazio zerbitzuak 60 urtetik gorakoentzat antolatutako tailerretan izena emateko epea irekita dago. Besteak beste, memoria lantzeko tailerrean, informatikakoan, dantza ikastaroetan edo artearen historiari buruzkoan.
Adinekoen elkarteak ere martxan jarriko dira eta Irungo adinekoen espazioetatara gerturatuko dira haien jarduerekin, hala nola, Luis Marianora, Belaskoeneara, Kateara eta San Migelera. Informazio gehiago behar duenak HAZra jo dezakete edota Irungo Udalaren orrialdean sartu.