2024/9/11

Dantza Hirian hilaren 13an iritsiko da Irunera

'Derive' eta 'Mur' dantzak taularatuko dituzte San Juan plazan. Pieza bakoitza 15 minutukoa da.

304 adinekok erantzun diote Udan Gogoz programari

Udara pasata, Bizi Gogoz programari ekingo diote orain. Tartean, Dantza Kioskoan ekimenari segida emango diote.

Sei greba egun gehiago egingo dituzte etxez etxeko zerbitzuko langileek

Hondarribiko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen greba egunak hilaren 12, 13, 16, 17, 26 eta 27an izango dira. Dituzten "lan baldintza eskasak" salatuko dituzte.

Ane Zubeldia hondarribiarrak irabazi du Igartza saria

'Datorren udan ez gara hemen biziko' narrazio proiektuagatik irabazi du 10.000 euroko diru laguntza. 2026an argitaratuko du lan hau.

Kultura auzoetan ekimenaren lekukoa, Dunboara

Bakarrizketa bat eta kontzertu batez gozatzeko aukera egongo da larunbat honetan, hilak 14. Doakoa da, baina 12 urtetik gorakoei zuzendutakoa.

Txaranga Eguna hilaren 14an ospatuko da

Egun osoan zehar Irungo kaleetan zehar ibiliko dira bost txaranga: Los Perolas, Burrunba, Peña Poteo, Gauerdi eta Los Trankilos.

Gehiago