Dantza Hirian hilaren 13an iritsiko da Irunera
'Derive' eta 'Mur' dantzak taularatuko dituzte San Juan plazan. Pieza bakoitza 15 minutukoa da.
Dantza urbanoak eta garaikideak protagonismoa hartuko dute Irunen hilaren 13an, ostirala, XIV. Dantza Hiriaren edizioa egingo baita San Juan plazan. Gipuzkoako zenbait udalerritako hiru paisaietan antolatutako dantza jaialdi bat da eta Irunen bi obra ikusteko parada izango da.
Emanaldi bakoitzak 15 minutu iraungo ditu. Batetik, Riart konpainiak Derive obra eskainiko du, 19:00etan. Ondoren, Raquel Jara eta Cris Marin konpainiak Mur obra taularatuko du, 19:15ean.
Riart konpainiak dantza garaikidea eta parkourra nahasten ditu. Zinema dantza, ikerketa eta emanaldiak izaten dituzte ardatz eta sektorean nabarmentzeko asmoa daukat. Rafa Arenas da sortzailea, eta beste konpainia batzuetan aritutakoa da aurretik, hala nola, Dinamo Danza eta Ertza.
Bestetik, Raquel Jara dantza urbanoetan oinarritutako dantza garaikideko dantzaria da, eta hainbat eskoletatik pasatakoa da: Kanariar Uharteetako Victoria antzokian eta Iruñeko Faktoria Choreographyc Centerren. Egun, Carmen Wernerren Provisional Danza konpainiako dantzaria da.
Cris Marin, dantza urbanoetako dantzaria da eta prestakuntza jaso du Espainian eta munduan zehar. Dantza urbano eta modernoko unibertsitate adituaren titulua eskuratu zuen Camilo Jose Cela Unibertsitatean eta WOSAP Dance Studio akademian.