Bidasoaren batzar orokorra, urriaren 1ean
Palmera Monteron egingo dute, 18:30ean lehen deialdian eta 19:00etan bigarrenean. Zazpi aztergai izango dituzte bazkideek.
Bidasoa Kirol Elkarteak urriaren 1ean egingo du 2024 urteri dagokion bazkideen Ohiko Batzar Orokorra. 18:30ean hasiko da Palmera Monteron lehen deialdian, eta 19:00etan bigarrenean. Joteatekoak direnentzat aztergaien zerrenda aurreratu di hiriko kirol elkarteak (informazio zehatza hilaren 15etik aurrera eska daiteke, klubaren posta elektronikora idatzita). Honakoa da gaien zerrenda:
- Lehendakariaren agurra.
- 2023ko irailaren 1eko Ohiko Batzar Orokorraren akta onartzea.
- Kirol memoriaren aurkezpena.
- 2023-2024 denboraldiko balantze ekonomikoa onartzea.
- 2024-2025 denboraldiko aurrekontua onartzea.
- Bazkideek egindako proposamenak. Boto eskubidea duten bazkideen %5 (52 bazkide) izenpetu behar dituzte proposamen horiek. Klubaren posta elektronikora bidali behar dira hilaren 23a baino lehen.
- Klubaren armarri ofiziala onartzea.
- Zuzendaritza Batzordearen proposamenak.
- Galde-eskeak.