San Nikolas Baluarteko baratzea erosiko du udalak
Asteartean egin zen osoko bilkuran onartu zuten Mendia Etxearen baratzea erosteko proposamena. 182.520 euroko kostua izango du.
Astearte arratsaldean ez ohiko osoko bilkura egin zuten Hondarribiko Udaletxean. Eguneko gai zerrendan puntu bakarra zuten: Mendia Etxean dagoen San Nikolas baluarteko baratzea erosteko proposamena. Alderdi guztien aldeko botoarekin aurrera atera zen.
Udalak 182.520 euro ordaindu beharko ditu lur zati hori bereganatzeko eta udal ondare bilakatzeko. Erosketa honek harresia balioan jartzeko prozesuari bide emango dio.
Igor Enparan alkateak eskerrak eman zizkien baratzearen lurjabeei, “eremua herriarena izateko erakutsi duten prestutatunagatik”.