Lur azpiko aparkalekuetan tarifa berezia, hilaren 9tik 29ra
Hiriko merkataritza sustatzeko, 1,99 euroren truke 12 orduz ahalko da aparkatu, San Juan, Mendibil eta Kolon aparkalekuetan.
Hiriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko asmoz, lur azpiko aparkalekuetarako multipass bonua aterako dute Irungo Udalak eta Telpark enpresak. Zehazki, Kolon ibilbideko, Mendibileko eta San Juan plazakoetan aplikatuko da tarifa hau.
Hala, hilaren 9tik 29ra, herritarrek hiriaren erdialdean aparkatzea erraztu nahi dute. Aparkalekuak erabiltzeko multipass bonuarekin aparkalekua ez dadila “aitzakia” izan nahi dute. Multipassarekin, 12 orduko aparkaldiak 1,99 euroko kostua izango du. Hiru multipass bonu aterako dituzte eta denak ala denak Telpark aplikazioaren bidez lortu beharko dira. Paseetako bat bostekoa da, bestea hamarrekoa eta beste bat hogeikoa.