Emakumeok Zast! ikasturte berria hastear, paddle surfarekin
Hilaren 13an Hondarribiko hondartzara joango dira paddle surfa probatzera Surf Teknika eskolarekin. Izena eman behar da parte hartzeko.
Kera eta Parean elkarteek aurreko urtean hasitako Emakumeok Zast! proiektuari eutsiko dio ikasturte honetan ere. Kirolera gerturatzeko eta elkar ezagutzeko espazio bat da eskaintzen dutena, eta horretarako hilabetero kirol ezberdin bat probatzen dute.
Irail honetan, hilaren 13an, paddle surfa probatuko dute Hondarribiko hondartzan Surf Teknika eskolarekin. Goizean zehar arituko dira, 10:00etatik 12:00etara. Parte hartzeko izena eman beharko da formulario hau beteta. Zalantzarik izatekotan, mezu bat bidal daiteke honako korreo elektroniko honetara.