Motor batek eta kamioi batek talka egin dute

Amute auzoa Mendelurekin lotzen duen biribilgunean gertatu da istripua. Moto gidaria zaurituta dago.

Eguerdiko 13:50ean gertatu da istripua. Moto gidari batek eta kamioi batek talka egin dute Amute eta Mendelu lotzen dituen biribilgunean. Ertzaintzak jakinarazi duenez istripua gertatu eta hamar minutura heldu da anbulantzia eremura eta zauritua Bidasoko Ospitalera eraman dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.