Etxegabetzeen aurka atera dira Kontseilu Sozialistaren deiaz
Katean bizi den familia batek etxegabetzeko epaileen agindua jaso dezake laster. Etxebizitza legeak ez dituela etxegabetzeak gelditzen salatu dute.
Dozenaka herritar bildu ziren atzo San Juan plazan Katean bizi den familia baten etxegabetze posiblearen kontra. Kateako Lapurdi kaleko 15. zenbakian sei adin txikiko parte diren familia bat bizi da eta etxegabetzeko orden judiziala iristeko esperoan dago.
Orain bizi diren etxebizitza larrialdi sozialerako etxebizitza bat da eta bi urte eta erdi daramate bertan. Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako Martutene auzoko etxe bat eskaini die, familiako guztiak «dena elkarrekin» egitera «behartuta» egongo zirela azaldu du Kontseilu Sozialistak.
Etxebizitzaren legearekin «etxegabetzeak gelditu» egingo zirela «saldu» izana salatu zuten atzokoan Kontseilu Sozialistako kideek ere. “Orain ikusten ari gara nola sei adin txikiko dituen familia bat kalean geratzeko arriskuan dagoen”.