Udal Haurtxokoetako matrikulazio kanpaina irailaren 2an hasiko da
Irailaren 9ra arte dute familiek aukera izena ematekoa. Guztira bost haurtxoko daude Irunen eta 363 haurrentzako plazak eskaintzen dituzte.
Irungo haurtxokoetan izena emateko epea irailaren 2an hasiko da, eta interesa dutenek Herritarrentzako Arreta Zerbitzura (HAZ) joan behar dute, irailaren 9a baino lehen edota udaleko egoitza elektronikora jo dezakete ere.
Onartuak direnen eta kanpoan geratzen direnen behin-behineko zerrendak irailaren 13tik 17ra bitartean egongo dira ikusgai, udalaren webgunean.
Eskaria handiagoa bada eskaintza baino, irailaren 20an, zozketa bat egingo dute, eta emaitzak irailaren 24an argitaratuko lirateke, udalaren webgunean ere. Ordainketa eta behin betiko izen ematea irailaren 25etik urriaren 1era bitartean egingo dira, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.
Guztira bost haurtxoko daude eta bakoitza ezagutzeko atera irekiera egun propioak ezarri dituzte, betiere 10:30etatik 12:30etara: Erdialdeko haurtxokorako, irailaren 3an joan behar da; Palmera Monterorako, irailaren 4an; Lapitzekorako, irailaren 5ean; Kateakorako, irailaren 6an; eta Antzarangorako, irailaren 9an.
Haurtxokoak familiei kontziliazioarekin laguntzeko sortu zirela oroitu du Sergio Javier Gazteria ordezkariak, baina abilezia soziala, kulturala eta artistikoak sustatzeko ere balio duela nabarmendu du. Horretarako, tailer eta irteerak egiten dituzte.
Astelehenetik ostiralera bitarteko programazioaz aparte, familia osoarentzako beste proposamenak ere egiten dituzte, eta larunbat goizetan Familia eta Lagun, eta Sormen Tailerrak programak gauzatzen dituzte.
Aurten, 363 plaza dira udalak eskainiko dituenak eta horietatik hiru plaza bereziak dituzten haurrentzako izango dira. Haurtxokoak 4 urtetik 8 urtera bitarteko umeei eta 9 eta 11 urte bitartekoei begirakoak dira,. Bi txanda eskainiko dituzte, eta bakoiztean 24 haur elkartuko dira:
- Astelehen eta asteazkenetan, 4-8 urtekoak
- Astearte eta ostegunetan, 4-8 urtekoak
- Ostiraletan, 9-11 urtekoak
Tarifak
Ikasturterako kuota orokorra 40,60 eurokoa izango da, eta bizikidetza unitate bateko bigarren haurraren eta harengandik aurrerako bakoitzaren kuota, 22,35 eurokoa. Gainera, diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten edo antzeko egoeran dauden bizikidetza unitateetako haurrek kuota orokorraren % 90eko hobaria izango dute