Hondarribiko Grand Slamaren zazpigarren jardunaldia, gaur
Iluntzeko 20:00etatik aurrera Jostaldi pilotalekuan Hondarribiko harrobiko gazteen zein Grand Slameko partidez gozatzeko aukera izango da.
Hondarribiko Grand Slamaren sei partida jokatu dira orain arte, eta gaurkoan zazpigarrenari ekingo diote. Lehenik, Hondarribiko Pilota Eskolako gaztetxoen txanda izango da. Enparan-Kanpandegi bikoteak Rodrigo-Barbero bikotearen aurka jokatuko du. Ondoren, profesionalen txanda izango da. Arbe-Oyhenard bikoitearen eta Benetrix-Salegi bikotearen arteko partida izango da ikusgai. B multzoko bigarren postua dago jokoan.
Astero bezala 20:00etan hasiko da partida. Sarrerak ohiko salmenta puntuetan erosi ahal izango dira, baita pilotalekuan bertan ere.