XLVI. Guadalupeko igoera lasterketarako, prest
Goizeko 10:30ean abiatuko dira igoeran parte hartuko duten lasterkariak. Guadalupera ahalik eta denbora laburrenean igotzen ahaleginduko dira. Haurren lasterketa Gernikako arbolan egingo dute.
Hondarribiko Jai Nagusien atarian egiten da urtero Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak Hondarribiko Udalaren laguntzarekin antolatzen duen XLVI. Guadalupeko igoera. Aurtengo babesle nagusia Karrozeria Euskalduna da.
Bihar goizean (10:30ean) Jostaldi Pilotalekutik irtengo dira parte hartzaileak, eta 4,72 Km burutu ondoren, Guadalupen helmugaratuko dira. Lasterketak 182 metroko desnibel positiboa du.
Egun eta ordu berean izango da haurren lasterketa. Kasu honetan, harresiaren inguruan izango da. Zehazki, Gernikako arbolan. Izen ematea leku berean izango da lasterketa hasi baino lehenago.