Turnerren sindromeari keinu, udaletxeko fatxadan
Udaletxeko fatxada fuksiaz argiztatuko dute gaur, sindromearen berri emateko eta kontzientzian eragiteko.
Gaur da Turnerren Sindromearen Nazioarteko Eguna eta udalak fuksiaz argituko du udaletxearen fatxada, 20:50etatik 00:00etara. Helburua, Turnerren sindromea ezagutaraztea da eta haren gainean kontzientzia sortzea. Sindrome hau nahasmendu genetiko bat da, eta emakumeen garapen eta itxuran eragiten du. Kasu batzuetan antzutasuna eta bihotzeko arazoak ere sor ditzake.
Udaletxearen ataria argiztatzearen eskaria, Madrilgo, Gaztela eta Leongo, Andaluziako eta Kataluniako elkarteek egini dute.