Jaizkibel Konpainiak hiru entsegu izango ditu
Gaur goizean jaien atarian egingo dituzten entseguen egun eta ordutegiak plazaratu ditu Jaizkibel Konpainiak.
Hondarribiko Jai Nagusiak iristear diren honetan azken prestaketak egiten ari dira hondarribiarrak. Gaur goizean Jaizkibel Konpainiak jaien atarian egingo dituzten entseguen egun eta ordutegiak plazaratu ditu.
Lehen entsegua irailaren 1ean (igandea) izango da eta Itsas Etxetik abiatuko dira 20:00etan, hain justu, Hondarribia Berdintasun Hiria sari banaketa bukatu ondoren. Bigarren entsegu eguna irailaren 3a (asteartea) izango da. 20:00etan elkartuko dira konpainiako kideak Bitoriano Juaristi kalean. Egun bateko atsedena egin ondoren, irailaren 5ean egingo duten azken entseguarekin irailaren 8rako prest izango dira. Azken egun horretan ere Bitoriano Juaristi kalean bilduko dira, arratsaldeko 20:00etan.