Gure Zirkua Hondarribian pausatuko da
Euskal Herriko beste hainbat txokotan izan ondotik, irailaren 20tik urriaren 5era bitarte Hondarribian izango da Gure Zirkua.
Datozen hilabeteetan Hondarribian pausatuko da Gure Zirkua. Euskal Herriko beste hainbat txokotan izan ondotik, irailaren 20tik urriaren 5era bitarte euskal zirkuko akrobazia dotoreak ikusteko aukera izango dute hondarribiarrek. 11 emanaldi emango dituzte guztira eta zenbait egunetan goiz zein arratsalde arituko dira. Sarrerak Gure Zirkuaren webgunean daude eskuragarri.