Bideo musikalen tailerra antolatu du Amua Kultur Elkarteak
16 eta 18 urte bitarteko haurrei zuzenduriko tailer praktikoak izango dira. Izen ematea zabalik dago irailaren 9ra arte.
Amua Musika Film Laburren jaialdia prestatzen ari dira Amua Kultur Elkarteko kideak. I. Bideoklip Lehiaketa martxan dute ere eta lanak jasotzen ari dira. Jaialdiaren aurrerapen gisa, eta gazteen talentua sustatu nahian, bideo musikalen tailerra antolatu dute.
16 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta tailerrean musika bideoak grabatzen eta editatzen erakutsiko zaie. 90 minutuko hiru saioko formakuntza izango da, euskara hutsean burutuko dena. Lehen saioa hilaren 14an izango da, bigarrena 28an eta azkena, urriaren 12an. Hirurak Kultur Etxean.
Anuska Ariztimuño ikus-entzunezko errealizadore ezagunak gidatuko ditu tailerrak. Audi, Mivistar edota BMW bezalako enpresentzako lan egindakoa da eta egungo musika taldeentzako bideoklipak zuzendu ditu ere.
Tailer praktikoak izango dira eta elementu nagusia mugikorra izango dela aurreratu dute. Tailerrean sortutako bideoen emaitzak Amua jaialdian ikusi ahal izango dira (azaroaren 16an) eta gazteek 500 euroko saria eskuratzeko aukera izango dute.
9 lagunentzako tokia dago tailerrean. Izen ematea zabalik dago irailaren 9ra arte. Izena emateko hurrengo helbide elektronikora mezu bat bidali beharko da.