Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Hiri hondakin solidoen kudeaketa, kontsulta publikora

Txinzerrek ordenantza berria idatzi behar du eta herritarren iradokizunak eta kezkak jaso nahi ditu horretarako. Irailaren 10ean itxiko da horretarako epea.

Txinzer hondakinak edukiontziak
Alaine Aranburu Etxegoien
Hondarribia,Irun
2024/08/26

Hiri hondakin solidoen kudeaketari buruzko iritzi publikoa zein den jakin nahi du Txinzerrek eta horretarako, kontsulta publiko bat abiatu dute eta irailaren 10era bitartean egongo da irekita.

Izan ere, 2001etik indarrean dagoen Hiri Hondakin Solidoen Kudeaketari buruzko Ordenantza eguneratu nahi dute, eta gaur egun bereiztearen eta birziklatzearen arloan dauden beharretara eta eskakizunetara egokitu nahi dute. Eguneratu gabeko ordenantza ondoko estekan irakur daiteke.

Dagoeneko 20 urte baino gehiago azken ordenantzatik, eta ordutik hondakinen bilketak bilakaera handia izan du. Txinzerren arabera, hobekuntza “handiak” egin dituzte bereiztearen eta birziklatzearen arloan, baina aurrerapen horiek ez daude egungo araudian islatuta. Ordenantza berrian hondakinen kudeaketa egokia izan dadin herritarrek dituzten betebeharrak zehaztuko dituzte, eta araudiak betetzen ez diren kasuetarako zehaztapen araubide bat ezarriko dute ere.

Iritzia eman nahi duenak mezu elektroniko bat bidali beharko du txingudi@txinzer.eus helbidera Hondakinen ordenantzari buruzko kontsulta publikoa gaian adieraziz. Administrazio prozedura erkideari buruzko araudian jasotako edozein bide ere erabil daiteke. Iradokizunak jaso ondoren, lehen zirriborrua egingo da eta hasierako onespena emango diote zirriborroari. Ondoren, jendaurrean jarriko dute.

Ordenantza eguneratzea apirilaren 8ko 7/2022 Legea betetzeko beharrari erantzuten dio, eta honako hau lortu nahi da, hitzez hitz:

  •  7/2022 Legeak hondakinak biltzeko eta kudeatzeko ezartzen dituen betebehar berriak betetzen direla ziurtatzea.

  • Herritar guztiek gaur egun dituzten legezko betebeharrak zehaztea.

  • Gaur egun bereizita biltzen diren hiri-hondakin solidoen frakzio guztien definizioa eta

    erregulazioa egokitzea.

  • Garbiguneen eta garbigune txikien erabilera-araubidea jasotzea eta arautzea..

  • Hondakinak biltzeko eta kudeatzeko betebeharrak ez-betetzeak modu eraginkorrean

    zuzentzea ahalbidetuko duen zehapen-araubide bat ezartzea.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.