Gazte Egunean ere, Palestinari elkartasuna
Hilaren 31n izango da aurtengo Hondarribiko Gazte Eguna. Txartelak bihar eskuratu beharko dira.
Hondarribiko gazteak motorrak berotzen hasi dira, hurrengo igandean (hilak 31) ospatuko baitute aurtengo Gazte Eguna. Palestinar herriari elkartasuna helaraziko diote gazteek.
Goizean zehar jolasak izango dira kuadrillen artean Alamedan. 13:00etan elkartasun argazkia aterako dute denek Arma Plazan. Jarraian herri bazkaria egingo dute eta sabelak ongi bete ondoren., kontzertuak izango dira, honakoak: 17:30ean Fan&Go erromeria, 22:00etan Pertz eta 23:00etan DJ Zezen.
Bazkariko txartelak bihar (hilak 24) jarriko dituzte salgai, eta bakoitzak gehienek bost ahalko ditu eskuratu.