Bertso Jaialdia, abuztua behar bezala bukatzeko
Eli Pagola, Nerea Elustondo, Xabat Galletebeitia eta Unai Iturriaga igoko dira oholtzara hilaren 31n. Pisuzarra plazak jasoko du emanaldia.
Hondarribiko bertsozaleek hitzordua izango dute datorren hilaren 31n (larunbata da). Izan ere, Euskara Zerbitzuak urteroko Bertso Jaialdia antolatu du ordurako. Doan izango da, Santiago kaleko Pisuzarra plazan hain zuzen. 20:00etan hasiko dute eta lau bertsolari igoko dira oholtza gainera: Eli Pagola, Nerea Elustondo, Xabat Galletebeitia eta Unai Iturriaga. Egoitz Zelaia gai jartzaile gisa ariko da.