Biharkoa, jardunaldi erabakigarria
Hondarribiko Grand Slamaren seigarren jardunaldia jasoko du Jostaldi pilotalekuak 20:00etatik aurrera.
Bihar (hilak 23) Hondarribiko Grand Slamaren jardunaldi erabakigarria jasoko du Jostaldi pilotalekuak. 20:00etan emango diote hasiera seigarren jardunaldiari, Nesken Master Serieseko bigarren finalerdiarekin. Elaia eta Maia Helena eta Arairen kontra ariko dira. Naroa eta Fridak osatutako bikoteak dagoeneko finalerako txartela du.
Ondoren, gizonen lehia izango da, Bixente eta ATainek aurrez aurre izango dituzte Benetrix eta Salegi. Lehen bikoteak dageoneko puntu bat du eta garaipen berri batekin B multzoko lehenak izan daitezke. Bigarren bikotearentzat, aldiz, lehen partida izango da biharkoa.
Bi partiduek iraun bitartean Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiak marmitakoa zerbitzatuko du ikusleen artean, doan.