2.000 lagunek gozatu dute aurtengo Bidasoa Folk-ekin
Asteburuko ajea pasata, XXIII. edizioaren balantze positiboa egin dute antolatzaileek.
Joan den asteburuan folk musikaz bete zituzten Irun, Hondarribia eta Hendaia, Bidasoa Folk jaialdiaren XXIII. edizioaz gozatu zuten zientoka eta zientoka lagunek. Edizio honen balorazio positiboa egin dute Bidasoa Bizirik eta Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak.
“Urtebete gehiagoz, jaialdi honen arrakasta nabarmendu behar dugu, bai jendearen parte hartzeari dagokionez, bai bertan parte hartu duten artisten kalitateari dagokionez”, esan du Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeko presidente Nuria Alzagak.
Datuei erreparatuta, 2.000 bat ikusle izan dira. “Bidasoa Folk Txingudiko badiako uda agendaren parte da jada. Hiru hirietan bizi diren pertsona askorentzat ezinbesteko hitzordua da. Jaialdi honek eskualdea interes kulturak eta turistiko gisa garatzea ahalbidetzen du, eta aldi berean, hainbat herrialdetako musika eta tradizioak balioan jartzea “, gaineratu du Alzagak.