Nestor Basterretxeari omenaldi berezia egingo diote gaur
Eskultore, margolari eta zinema zuzendariaren omenezko kontzertu berezia jasoko du Itsas Etxeak.
Donostiako Musika Hamabostaldiak antolatuta, omenaldi berezia egingo diote gaur (hilak 21) Hondarribian Nestor Basterretxeri. Eskultore, margolari eta zinema zuzendariaren omenezko kontzertua jasoko du Itsas Etxea Auditoriumak 20:00etatik aurrera.
Lehenik eta behin, Pamiela argitaletxearen Nestor Basterretxea, erroen modernitatea izeneko dokumentala proiektatuko dute, eta jarraian, Pello Ramirezek biolontxelo eta akordeoiarekin eta Nacho Sotok pianoarekin, Ramirezen hainbat obra joko dituzte.
Sarrerak lotura honetan eros daitezke, edo bestela, Arma Plazan.