BATeko bi ordezkari, Perun jokatuko den Munduko Txapelketarako prest
Hilaren 26tik 31era Liman lehiatuko dira Joaquin Alonso eta Arwen Martinez.
Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) bi kide Liman (Peru) jokatuko den 20 urte azpikoen Munduko Txapelketan izango dira. Hilaren 26tik 31era bitarte izango dute lehia bi bidasoarrek. Joaquin Alonso eta Arwen Martinez izango dira klubeko ordezkariak.
Alonso hesiz betetako 400 metroko proban ariko da. 50,94 segundoko markarekin, sailkapeneko 14. postuan dago. Hilaren 28an hasiko du lehia.
Martinez, berriz, 100 metroetan eta 4×100 erreleboetan parte hartuko du. Denboraldiko marka onena (11,51 segundo) gainditzen saiatuko da, 27. postuan dago egun. Hilaren 27an hasiko da lehiatzen.
Abel Castañares, munduko bigarren
Pasa den asteburuan Suedian jokatutako Master Munduko Txapelketan ere ordezkari bat izan zuen BATek. Abel Castañares bigarren izan zen, zilarrezko domina eskuratuz. Oztopoz betetako 2000 metroetan aritu zen, oso fin. Helmugara 7:49,85eko denbora egin ondoren iritsi zen.