Zaldiferrako zubia kendu du udalak, "urgentziaz"
Zubia "egoera kaskarrean" zegoelako hartu dute erabakia. "Inork istripurik izan ez dezan eta ninik ez hartzeko" hartu dute erabakia.
Hondarribiko Udalak Zaldiferrako zubia kentzeko lanak egin berri ditu urgentziaz, “segurtasunagatik”. Izan ere, Jaitzubiako paduren 25 hektarea leheneratzeari ekin bazitzaion ere (Jaurlaritzaren eskutik), gaur egun hainbat elementu ez dira behar bezala mantendu.
Joan den maiatzean jaso zuen abisua udalak, Zaldiferrako egurrezko zubia “egoera kaskarrean” zegoela jakinarazi zioten erakundeari. Egoera hori ikusirik, eremua balizatzea eta segurtasun abisua jartzea erabaki zuen udalak. Orduan aldundiarekin jarri ziren harremanetan, ustez haien eskumeneko jarduketa zelako. Jaurlaritzaren ardura zela jakin zuen orduan udalak, eta zubia konpontzeko kontratua martxan zegoela jakin zuten. Hala, behin kontratua egiterakoan esleitutako enpresak zubia instalatuko zuela jakin zuen udalak.
Maiatzetik sarbideak itxita izan dira eta seinaleak jarri dituzte erabiltzaileak jakinarazteko. “Zoritxarrez”, udaleko iturrien arabera, zenbait herritarrek ez dutela itxitura hori errespetatu salatu eta zubiaren egoerak okerrera egin duela dio udal gobernuak. “Inork istripurik izan ez dezan eta ninik ez hartzeko, Hondarribiko Udalak zubia urgentziaz erretiratzeko lanak bere gain hartu behar izan ditu”.