EAJ: "15 hilabetean ez dute urratsik egin etxebizitzaren egoera arintzeko"
Joan den astean etxebizitzaren egoeraren gainean Abotsanitzek esandakoari erantzun diote jeltzaleek.
Joan den astean Abotsanitz Udal Taldeak etxebizitzaren egoeraz esandakoari erantzun berrio dio EAJ taldeak. Orain udala kudeatzen duen taldeak oposizioan herritarrei etxebizitza izateko duten eskubideaz aritzen zela diote jeltzaleek, baina honako galdera bota diote: “zer egin dute horrela izateko?”.
“Duela 15 hilabete herritarrek konfiantza eskaini zieten, izan ere, hilabeteetan erakutsi zuten arazo honetarako eta beste batzuetarako konponbidea bazutela, baina gaur arte ez dute hori konpontzeko urratsik egin. 15 hilabeteean ez dute oposizioko alderdiekin bilera bakar bat ere antolatu Plan Orokorraren prozesuaren berri emateko. 15 hilabetean, ezta bilerarik ere. HAPOren tramitazioa Hondarribiko etxebizitzaren egoera arintzeko eta etxebizitza turistikoen erabilera kudeatzeko tresna nagusia dela kontuan hartuta, asko esaten du bere gobernu ereduaz eta lehentasunez”, esan dute jeltzaleek hedabideei bidalitako ohar batean.
Orain arte egin duten gauza bakarra “kritikatzea eta beste erakunde batzuk exijitzea” izan dela erantsi dute taldetik. “Euren buruekiko eskakizun maila bera eskatu diote udal gobernuko buruari. “Bitxia da beste erakunde batzuei eskaera hori, udal gobernua gai horretan legeak egiteko ahal duen guztia egiten ari ez denean. Bitxia da, halaber, 2023ko maiatzean EAJren gobernuak etxebizitza turistikoetarako lizentzia berriak bi urtez bertan behera uztea eta geldiarazte proposatu zuenena. Abotsanitzek aurka bozkatu izana”,.
Abotsanitz “Inkoherentzia2 erakusten ari dela salatu dute, “ez baita gai oposiziotik zituen konponbideetara urratsak egiteko” jeltzaleen arabera. “Zoritxarrez, badirudi 2027an Abotsanitzen agintaldia amaitzean Hondarribian izango diren etxebizitza publiko berri bakarrak EAJren udal gobernuak Presa I. eremuan Eusko Jaurlaritzarekin adostutakoak izango direla”, esan dute azkenik.