Ama Guadalupekoa, hirugarren Zarautzen
Lau jardunaldi baino ez dira gelditzen Eusko Label Ligari bukaera emateko. Laugarren dira hondarribiarrak.
Oarso-Bidasoko traineruek Zarautzen izan dute lehia asteburu honetan. Batetik, Euskotren Liga bukatutzat eman dute, eta jakina zen bezala, Arraun Lagunak-ek eraman du txapela. Oarso-Bidasoko ordezkarietatik Hondarribiko emakumeek egin dute denboraldirik onena, bosgarren postuan bukatu dute txapelketa, 69 punturekin. Haien atzetik, eta 27 puntura (42rekin), Hibaikako arraunlariak sailkatu dira.
Bestetik, Eusko Label Liga azken txanpan sartu da asteburu honetan. Ama Guadalupekoa-ko arraunlariek ekarri dute asteburuko albisterik onena. Hirugarren izan dira Zarauzko Ikurriñako bi jardunaldietako denborak batuta. Berdeek 41:30:12ko denbora egin dute.
Lau jardunaldi baino ez dira gelditzen Eusko Label Ligari bukaera emateko, eta sailkapenean, laugarren postuan jarraitzen dute gizonezko hondarribiarrek, 144 puntureki eta hamaikagarren dira San Pedrokoak, 35 punturekin.